XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Aditza lantzeko ariketak. HARROPUTZA

Helburua: Ahalkera aditz forma lantzea Zertan datzan: Irakasleak honako egoera hau emango die ikasleei: EA NORK BOTATZEN DUEN ASTAKERIARIK HANDIENA.

Honela bada, irakasleak bota lezake lehenengoa eredu gisa.

Esate batetarako: Nik zu esku batez altxa zaitzaket.

Ondoren, ikasleek gauza bera egingo dute: Ni bizikletaz Madrila joan ninteke.

Bakoitzak berak asmatutakoa botako du, nahiz bururatu ahala, nahiz irakasleak hatzaz adierazi ahala.

Ahalkera adizkeraren zein forma erabiliko duten ikasleek muga lezake irakasleak landu nahi duenaren arabera.

EZINEZKO EGINKIZUNA

Helburua: Aginkera aditz forma lantzea bereziki.

Zertan datzan: Ikasleak, bi edo talde gehiagotan banatuko ditugu.

Bakoitzari ezinezko edo fantastikoa den eginkizun bat emango diogu beste talde bati egin diezaion.

Eginkizuna taldeko partaide guztien artean idatziko dute.

Ondoren, prestatutako hori beste talde bati irakurriko diote, beraiek ahal dutela behintzat aztzeztuko dutelarik.

Irakurri beharrean, esan ere egin liteke mintzamena landu nahi badugu.

Eginkizuna taldeko batek osorik edo partaide guztien artean agindu liteke.

Honako ezinezko eginkizuna eman geniezaioke talde bati besteari egin diezaion: EGIPTORA BIDAIA EGIN BEHAR DUZUE ETA BERTAKO FARAOI BATI ERAZTUNA KENDU.

Honela adibidez: Bihar goizeko sei t'erditan joan zaitez Forondara.

Han ondo jantzitako pertsona bat ikusiko duzu.

Pertsona horrek kontra zeinu bat eman beharko dizu: PIRAMIDEA.

Berak emango dizu hegazkinez joateko xartela.

Igo zaitez Forondan Madrilerako hegazkin batetara.

Han har ezazu Egiptorako hegazkina.

Egipton beste gizon bat aurkituko duzu.

Gizon hark sonbrero eta soineko berdea izango ditu jantzita, eta abia zaitez piramiderantz.

Aurki ezazu piramidearen atea iristen zarenean.

Eta bila ezazu faraoiaren hilobia atea aurkitzen duzunean.